ACSAk argitaratu berri ditu 2008an Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlanaren lehenengo datuak. Besteak beste, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei (HAPak) buruzko datuak eman dituzte gaur egun katalanen esposizio maila zenbatekoa den jakiteko.

Azterlanaren arabera, erabateko mailarik altuenak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: haragia eta eratorriak (38,99 μg/kg), olioak eta koipeak (18,75 μg/kg), eta esnekiak (7,57 μg/kg). Talde horietan honako produktu hauek nabarmentzen dira, hurrenez hurren: txorizoa (364,9 μg/kg), margarina (19,25 μg/kg) eta karamelu-krema (12,80 μg/kg).

Osasunean gehien eragiten duten HAPen artean, batez besteko balore handienak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: olioak eta koipeak (3,92 μg/kg), haragia eta eratorriak (1,71 μg/kg) eta esnekiak (1,58 μg/kg). Talde horietan margarina, txorizoa eta karamelu-krema nabarmentzen dira, hurrenez hurren.

2000., 2005. eta 2008. urteetan egindako azterlanak erkatuz gero, badirudi HAPen ingestak behera egin duela zenbait elikagai taldetan, besteak beste: esnea, ogia eta laboreak, lekaleak eta opilak. Haragia eta eratorrien taldean eta esnekien taldean, ordea, gora egin du.

Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlana 2008