Gida EFSAk, OMSk eta FAOk elkarrekin sortu dute, eta Erabateko Dietari buruzko Ikerketen (EDT) funtsak deskribatzen ditu: planifikazio-prozesua, datuen bilketa eta interpretazioa, Esposizioaren Balioespena eta emaitzen jakinarazpena.

Gidaren helburua da dagoen metodologia homogeneizatzea ikerketa horiek Europa eta nazioarte mailan erabili ahal izateko.

EDTek bi erabilera izan ditzakete: alde batetik, laginketarako lanabes izan daitezke, eta, bestetik, esposizioa dietaren bidez ebaluatzeko tresna izan daitezke. Maiz, EDTak laginketarako erabiltzen dira: elikagai sorta handi batetik ateratako lagin gutxi batzuk aztertzen dira. Erabilera hori oso baliagarria izan daiteke zehatzago biltzen hasteko kontsumitzaileen osasunean garrantzi handiagoa izan dezaketen elikagaiak; gainera, kostua txikia da erlatiboki.

Beste alde batetik, laginketarako eta azterketarako programak ezarrita dituzten herrialdeek EDT erabil dezakete Esposizioa Balioesteko lanabes gisa; izan ere, definitutako elikagai multzoetako lagin gehiago hartu eta ikerketa zehatzagoa egiteko aukera ematen du.

Erabateko Dietari buruzko Ikerketak egiteko Gida