Erreferentziazko dietetika-balioak zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat – EFSA 2014
EFSAren Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) eskura dagoen zientzia-ebidentzia aztertu du, zinkarentzat, selenioarentzat eta kromoarentzat ingesta gomendagarriaren balioak ezartzeko.
Zinka
Panelak eguneko batez besteko errekerimendu hauek gomendatzen ditu: 6,2-10,2 mg/egun emakumeentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 58,5 kg) eta 7,5-12,7 mg/egun gizonentzat (erreferentziazko batez besteko pisua: 68,1 kg). Haurtxo eta umeentzat gomendatutako balioak 2,9 eta 14,2 mg/egun bitartekoak dira, eta haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeentzat, hurrenez hurren, 1,6 eta 2,9 mg/egun-eko gehigarria gomendatzen du.
Selenioa
Emakume zein gizon helduentzat, panelak 70 mg/egun-eko ingesta egokia gomendatu du. Edoskitzaroan dauden emakumeek eguneko 15 mg gehiago hartu beharko lukete. Haurtxoentzat eta 3 urte bitarteko haurrentzat gomendatutako ingesta eguneko 15 mg-koa da, eta 70 mg/egun-ekoa 15 eta 17 urte bitarteko nerabeei dagokienez.
Kromoa
Kromo tibalenteari (Cr III) dagokionez, panelak ondorioztatu du ez dagoela ebidentzia nahikorik erreferentziazko ingesta-balioak ezartzeko. Nolanahi ere, hainbat azterlanen arabera, Kromo tibalenteak lotura du metabolismoaren karbohidrato, lipido eta proteinen metabolizazioa erregulatzean intsulinak duen eraginkortasunarekin.