Erreferentziazko Dosi Akutua alkaloide tropanikoentzat
EFSAk egokitzat jotzen du erreferentziazko dosi akutua (ArfD) ezartzea hiosziamina eta eskopolamina batzen direnerako (alkaloide tropanikoak). Horixe izan da elikagaietan eta pentsuetan alkaloide tropanikoak (AT) egoteak gizakien eta animalien osasunean sor ditzakeen arriskuei buruzko zientzia-irizpenaren ondorioetako bat. Irizpena Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak sustatu du.
ATak bigarren mailako metabolitoak dira eta hainbat landare-familiatan sortzen dira. Hainbat landare-familiatatik datozen 200 AT baino gehiago identifikatu dira, baina alkaloide natural garrantzitsuenak hiosziamina eta eskopolamina dira.
Datu gutxi daudenez, EFSAko adituen taldeak hiosziaminaren eta eskopolaminaren arrisku-ebaluazioa besterik ezin izan du egin, AT horien presentziaren eta toxikotasunaren inguruko datuak bakarrik baitzituzten. Hiosziaminaren eta eskopolaminaren ondorio farmakologikoak hartu eta denbora-tarte laburrean sortzen direnez, adituen Panelak ondorioztatu zuen komenigarria zela substantzia horientzat Erreferentzia Dosi Akutua (ArfD) ezartzea.
Boluntarioekin egindako azterlanean ikusi zuten bihotz-erritmoa murrizten zela. Emaitza horiek oinarri gisa hartuta, CONTAM taldeak 0,016 mg / adierazitako gorputz-pisuko kg maila ezarri zuen (-) hiosziamina eta (-) eskopolamina batzen direnerako.
EFSAren txostena – Alkaloide tropanikoak