Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britaniarrak (FSA) fruitu eta barazkietako kadmio, berun, kobre, zink eta artseniko mailak aztertu ditu, hain zuzen ere, 2010eko udazkenetik 2011ko udara bitartean Erresuma Batuko laborantzan nahiz saltokietan jasotako fruitu eta barazkietako 1266 laginetan.

Emaitzek honako hau erakusten dute:

  • Produktu horietan dauden kadmio, berun eta zink mailak baliokideak dira.
  • Hosto berdeko barazkiek (letxugak, babarrunak, azak eta zerbak) dute artseniko oso eta kadmio kontzentraziorik handiena, seguruenik lurzoru kutsatuko metalak hostoetara migratzearen ondorioz.
  • Artseniko osoaren, kadmioaren, berunaren eta zinkaren kontzentrazioak txikiagoak dira zuritutako zenbait barazkitan (patatak, azenarioak eta arbiak). Horrek esan nahi du aipatutako barazki horien azalean metal astunen kontzentrazio handiagoa dagoela. Beste lagin batzuetan, berriz (sagarrak, pepinoak, erremolatxa eta kuia), ez zegoen ezberdintasun nabarmenik zuritutako eta zuritu gabekoen artean.
  • Laginetan aurkitutako artseniko osoaren % 98,5 modu ez-organikoan zegoen.

FSAk ondorioztatu du ikerketa horretan aztertutako metal astunen mailek ez dutela areagotzen gizakien osasunerako arriskuari buruzko kezka, eta, horrenbestez, ez dela beharrezkoa inolako aldaketarik egitea fruituak eta barazkiak garbitu eta azala kentzearen inguruan dagoeneko igorri diren gomendioetan.

Erresuma Batuko fruitu eta barazkietan artsenikoa neurtzeko azterketa

Erresuma Batuko fruitu eta barazkietan kadmioa, kobrea, beruna eta zinka neurtzeko azterketa