Erresuma Batuaren plana, Campylobacteraren aurka borrokatzeko – FSA 2013
Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan.
FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela.
Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna murrizte aldera. Aurreko datuak aintzat hartuta, honako helburu hauek proposatu dira:
<100 UFC/g | 100-1.000 UFC/g | +1000 UFC/g | |
---|---|---|---|
Aldez aurreko azterlana (2008) | % 42 | % 31 | % 27 |
Azterlana 2012ko martxotik 2013ko otsailera | % 35 Aldaketa nabarmenik gabe |
% 35 Aldaketa nabarmenik gabe |
% 30 Aldaketa nabarmenik gabe |
Target 2015 | 2008aren aldean hobetzea | 2008aren aldean hobetzea | % 10 |
Horretarako, honako konpromiso hauek hartu dira:
- Campylobacter mailei buruz eskura dagoen informazioaren kopurua eta kalitatea hobetzea hornikuntza-kateko aro guztietan, arriskuen kudeaketa eraginkorragoa babestu eta sustatzeko.
- Campylobacter bakterioaren arriskua murrizteko berrikuntza teknologikoei ezarri ahal zaizkien lege-hesiak erraztea.
- Tokiko gobernuekin lan egitea, Campylobacterak eragiten dituen arazoen inguruko kontzientzia hartzeko. Bestalde, ziurtatzea oilasko hoztuak darabiltzaten elikadura-enpresek ezagutu egiten dituztela unean dauden arriskuak.
- Txerto-kanpainei buruzko programen eta epe luzean arazoari heltzeko egin daitezkeen beste esku-hartze batzuen babesa handitzea.
- Aldaketak sustatzea jokamoldean eta arazoari heltzeko moduan, beharrezkoa balitz, legeak egiteko aukera ere aintzat hartuta.
FSAk espero du industriaren ahaleginaren xedea honako hau izatea:
- Abeletxeetako biosegurtasun-neurriak hobetzen jarraitzea.
- Ziurtatzea hiltze- eta prozesatze-aroak eraginkorrak direla kanalen kutsadura saihesteari dagokionez.
- Sukaldean kutsadura gurutzatua murrizten dituzten ontzi eta bestelako ekimenetan lanean jarraitzea.
- Ekoizpen-mailako kutsadura murrizten duten esku-hartze berriak sortu eta ezartzea.
FSAren plana: Campylobacter bakterioa Erresuma Batuan