Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) eguneratu egin du Erresuma Batuko Kontrol Ofizialaren Urte Anitzeko Plana, 2015era bitarteko epea hartzen duena. Plan hori kontrol ofizialei buruzko Europako 882/2004 Araudiaren betekizunetako bat da, eta bere xedea da ziurtatzea kontrol-sistemak eraginkorrak direla honako hauek bete eta aplikatu egiten dela ikuskatzeko: elikagaien eta pentsuen inguruko legeria, animalien osasun- eta ongizate-arauak eta landare osasunarenak.

Planak kontrol ofizialetan parte hartzen duten erakundeen arteko ikuspegi orokorra ematen du dagoeneko badauden koordinazio-mekanismoei buruz. Honako hauek dira erakunde horiek: Ingurumen, Elikadura eta Nekazaritzako Gaiak Saila (DEFRA), Osasun Saila (HSE), eta Eskoziako, Galeseko eta Ipar Irlandako tokiko agintaritzak. Guztiak koordinatzen ditu Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA), baita aipatutako lurraldeetan dituzten agentziak ere.

Bestalde, agiri horretan zehaztu egiten da gauzatzen den Prestakuntza Plana, kontrol ofizialetan ardura duten langileen espezializazioari eusteko.Langile horiek etengabeko trebakuntza jasotzen dute. Horretarako, aurretik, prestakuntza-beharrak atzematen dira zereginaren, negozio-planen eta ikuskaritzetako emaitzen ebaluazioaren bidez.Halaber, prestakuntza-jarduerak antolatzen dira, araudien aldaketei erantzun ahal izateko.

Azkenik, Kontrol Planaren aplikazioaren aurrerabidea Europako Batzordera igortzeko egiten diren urteko txostenetan zehazten da.Txosten horiek FSAren web orrian argitaratzen dira, kontsumitzaileari gardentasuna ziurtatzeko, kontrol-jardueren eta horien emaitzen inguruan.

Kontrol Plana

Urteko txostena 2012