FAO/OMEk eskuliburu bat argitaratu du. Bertan, Arriskuak Komunikatzeko printzipio praktikoak eta larrialdiak zein beste egoera batzuk kudeatzeko praktika egokien adibideak biltzen dira.

Eskuliburu honen xede nagusia da jarraibideak ematea, inplikatutako alde guztiek hobeto uler ditzaten arriskuen ebaluazioan eta kudeaketan hartutako erabakiak. Komunikazioa eraginkorragoa bada, herritarrek informazio gehiago izango dute Elikagaien Segurtasunaren arloan aurre egin beharreko arriskuei buruzko iritzia emateko.

Eskuliburuak sakon berrikusten ditu Arriskuen Komunikazioaren kontzeptuak, Arriskuen Komunikazioaren printzipioak eta praktikak islatzen dituzten adibideen bidez. Horrez gain, azpimarratzen du oso garrantzitsua dela plangintza egokia edukitzea, komunikazioa eraginkorragoa izan dadin.

Eskuliburuaren arabera, honako hauek dira komunikazio egokia egiteko giltzarriak:

  • Arriskuaren ezaugarriak eta giza osasunean duen eragina ulertzea.
  • Arriskuak eta onurak egiaztatzea.
  • Zalantzak edo informazio-falta identifikatzea, baita horiek konpontzeko gauzatzen ari diren ekintzak ere.
  • Jakitea zein den komunikazioaren xede-jendea eta jende horrek jakin behar duen informazioa.
  • Xede-jendearengana iristeko kanalak aztertzea.
  • Alde desberdinen komunikazio-ahaleginak koordinatzea, hartzaileak ez nahastearren.

Azkenik, gomendatzen da komunikazioaren eraginkortasuna ebaluatzea, jakiteko ea xede-jendeak jaso duen, ulertu duen eta herritarrek egoki erantzun dioten igorritako mezuari.

Eskuliburua Elikagaien Segurtasunaren arloko agintarientzat, kudeatzaileentzat eta komunikazio-arduradunentzat da, eta nazioko gobernuekin, eskualdeetako erakundeekin, industriarekin, kontsumitzaileekin eta akademia munduko ordezkariekin lankidetzan egin da. Azkenik, kanpoko adituek gainbegiratu dute.

Handbook: Risk Communication applied to food safety