Espainiak gainditu egin du erleen osasunaren inguruko Europako azterketa 15/04/23
Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (OAV) ikerketa-misio bat gauzatu zuen Espainian, erleen osasunaren egoerari buruz, 2014ko irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean.
Misioaren helburu orokorra izan zen ezagutzea zein zen ezti-erleen osasun-egoera eta zein mailatan aplikatzen zen arloko Europako legedia . Misio hori erleen osasuna modu proaktiboan babesteko Europako estrategiaren baitan dago; izan ere, azken urteetan erleen heriotza-tasa handia atzeman da:
Espainian egindako misioaren ondorio nagusiak hauek dira:
- Espainiako agintaritza eskudunak oinarri bat osatu du, erleen osasuna kontrolatzeko. Oinarri horrek gainditu egiten ditu EBren betekizunak, batik bat, erleen trazabilitateari eta Varroa akaroaren kontrolari dagokienez.
- Erlezaintza-industria ongi egituratuta dago eta aktiboki hartzen du parte erleen osasunaren arloan.
- Esanguratsua da erlastarren merkataritza: garapen iraunkorra du, eta, kontrol ofizial eraginkorraren mende badago ere, sektorearen berariazko ezaugarriak ez dira behar beste aintzat hartzen erleen osasuna babesteko araudia egitean.
- Varroa akaroaren programa ofiziala behar bezala aplikatzen da eta kontrolen xede da.
- Aethina tumidaren eta Tropilaelapsen intrusio posibleen aurreko prestakuntza-maila hobetu egin bada ere, hainbat xehetasun praktiko garatu behar dira oraindik, plana erabat eraginkorra izan dadin.
- Nahiz eta loke amerikarra kontrol ofizialen mendeko gaixotasuna izan eta Espainian egon, ia ez dago exekuzio-neurririk edo oso neurri gutxi aplikatzen dira.
Misioaren txostenak ez du gomendiorik ematen, ikerketa egiteko txostena baita.
- Eskuratu: "Erleen osasunaren inguruko informazioa biltzeko, 2014ko irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean Espainian egindako misioaren azken txostena".
- Espainiako agintaritza eskudunaren oharrak hasierako txostenari dagokionez.
Hainbat datu Espainiako erlezaintzari buruz
Erlezaintza oso sektore garrantzitsua da Espainian. Gutxi gorabehera, 2,5 milioi erle-kolonia eta 26.000 erlezain daude erregistratuta. Erle-kolonia gehien (EBko erroldaren % 19) dituen estatu kidea da; 5.000 erlezain profesionalek ustiatzen dituzte kolonia horietatik bi milioi.
Espainiak 30.000 tona ezti eta 1,5 tona argizari ekoizten ditu, 2012ko datuen arabera.