Espainiako 18 urtetik beherakoen elikagai-kontsumoari buruzko inkesta – EFSA 2015
EFSAk txosten bat argitaratu du, Espainian eginiko dietetika-inkesta baten emaitzak jasotzen dituena. Inkestaren helburua zen 6 hilabete eta 18 urte bitarteko haurren eta nerabeen elikagai-kontsumoari buruzko datuak eta adin horretako haur eta nerabeek elikadurari eta jarduera fisikoari dagokionez dituzten ohiturei buruzko informazio osagarria biltzea.
1.780 pertsonari egin zitzaien dietetika-inkesta, banan-banan, 2012ko azarotik 2014ko uztailera bitartean, eta laginketan kontuan hartu dira urtaroa, asteko eguna eta lurraldea. Partaidetza-tasa % 68,9 izan zen.
Denera, elikagai-kontsumoari buruzko eguneko 5 otorduetako 86.237 datu jaso ziren. 847 elikagai nazional identifikatu ziren, eta FoodEx2 sistemaren arabera kodetu ziren. Sistema horren helburu nagusia informazio-bilketa bateratzea da.
Era berean, azterketa egin zaien biztanle talde guztien jarduera fisikoari buruzko datuak eta neurri antropometrikoak bildu dira.
Azterketa egiteko, Europako herrialdeetako inkestetan elikagai-kontsumoari buruzko datu nazionalak biltzeko gidalerroei jarraitu zaie, emaitzak EFSAren Europako Kontsumo Integralaren Datu Basean sartu ahal izan daitezen.