Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO ingeles sigletan) kontu ikuskaritza egin zuen 2013ko apirilaren 9tik 19ra, eskumeneko agintariek eginiko jarduketak ebaluatze aldera; zehazki, kontrol ofizialei dagokienez eta zaldiak eta ardiak hiltzearen edota haragi freskoa eraldatzearen arloko araudia betetzeko bermeari dagokienez.

Kontu ikuskaritza hori 2011ko maiatzean eginikoaren jarraipena izan zen. Bertan, hutsune larriak atzeman ziren ebaluatutako sektorean kontrol ofizialak egitean.

FVOren lehenengo bisita horren ondorioz, agintari eskudunek ekintza plana egin zuten. Bada, plan horren zati nagusia hausnarkari txikien eta zaldien hiltegietarako plan estrategikoak hartu zuen, eta arau hausteak konpontzeko premiazko neurria izan zen. Plan horren harira, agintari eskudunek 457 hiltegi ebaluatu zituzten. 2013ko maiatzean, hiltzeko 31 hiltze-lerrori baimena kendu zitzaien, eta 9k bertan behera jarraitzen zuten.

Bigarren bisitan, dokumentuak aztertu ondoren, FVOk ontzat eman zituen Espainiako agintari eskudunek hartutako neurriak. Arlo horren inguruan ekintza horren eraginkortasuna ebaluatzeko asmoz, FVOk hausnarkari txikiak eta zaldiak zatitzeko sei hiltegi eta instalazio bisitatu zituen hiru autonomia erkidegotan, baita zaldiak gizentzeko ustiategi bat ere.

FVOren taldeak egiaztatu zuen bisitatutako autonomia erkidegoek plan estrategikoa ezarri zutela eta planteamendua ondo koordinatuta zegoela. Dena den, FVOren arabera, tartean dauden autonomia erkidegoek ez dituzte identifikatu dagozkien hutsune guztiak, eta jarraipena beti ez da egokia izan. Kasu gehienetan, txostenek ez zuten jaso establezimenduen benetako egoera.

Jarraian, FVOren ohar nagusiak aipatzen dira:

  • Bisitatutako sei hiltegietatik lautan hutsune esanguratsuak atzeman ziren mantentzeari, banaketari, baimenari eta Elikagaien Enpresa Ustiatzaileek (EEU) euren legezko betebeharren inguruan ulertu dutenari dagokionez.
  • Hutsuneak larritzat jo ziren bi kasutan, eta EEUek emandako informazioa ez zen argia eta sinesgarria izan. Establezimendu horietako batean ustezko legez kanpoko jarduerak gauzatzen ziren, higiene baldintza onartezinetan. Ikuskaritza ofiziala ez zen behar bezalakoa izan.
  • Hutsuneak atzeman ziren establezimenduen baimenei dagozkien prozeduren inguruan. Sei establezimenduetatik bik ez zituzten baimena emateko baldintzak betetzen. Baimenaren dokumentazioak establezimenduak baimenduta zituzten jarduerak jasotzen zituen, baina ez zituen bere lokalak aipatzen, ezta horien lurraldea edota perimetroa ere. Beraz, horrek nahaste handia sortzen zuen EEUen erantzukizunak eta albaitari ofizialenak mugatzean.
  • Ez da hutsunerik atzeman zaldien identifikazioari dagokionez.
  • Albaitarien tratamenduen erregistroan, hutsuneak atzeman ziren bisitatutako zaldiak gizentzeko ustiategi batean.
  • Ezbeharren kasuan izan ezik, oro har bete egiten dira animalien ongizateari buruzko arauak.

Txostena