EFSAk gidaliburu bat argitaratu du, estatistika-txostenak aurkezteko. Xedea da jasotzen duen estatistika-informazioa bateratu eta estandarizatzea, eta honako hauek erraztea: analisien erreproduzigarritasuna, estatistika-emaitzen interpretazioa eta erabilera, eta berrikuspen independentea.

Gida hau argitaratuta EFSAk egiten duen lanaren eta jasotzen duen informazioaren kalitatea, irekiera eta gardentasuna hobetu nahi dira. Horretarako, txantiloi bat proposatzen dute, bertan, ahalik eta modurik zabalenean biltzeko estatistika-analisiaren alderdi garrantzitsuenak: helburuak, azterlanaren diseinua, erabilitako informazio-iturriak, datuen kalitatea, analisien metodoa eta, emaitzak eta interpretazioa. Ez du orientabiderik ematen estatistika-analisia aplikatzeko metodologiaren inguruan.

Estatu kideek ildo horiei jarraituz gero, areagotu egingo du EFSAk argitaratzen dituen Arriskuen Ebaluazioen emaitzen gardentasuna.

EFSAren ildoak