Estatu kideen arteko elkarrizketa elikadura-krisietan – EFSA 2015
"Berehalako erantzuna emateko lankidetza eraginkorra" izeneko lan-tailerra antolatu zuen EFSAk 2014ko urrian. Bertan, elikadura-krisietako alderdi interesdun guztien arteko elkarrizketa koherenteaz eztabaidatu zen.
Ariketa hori EFSAren prestakuntza-planean jaso da, elikadura-krisiei aurre egiteko. Dagoeneko zenbait tailer egin dira eta 2015ean amaituko da, krisi bete baten simulazio-ariketarekin.
Oraingo helburua zen EFSAren zereginaz eztabaidatzea, erantzun lasterra behar den egoeretan elkarrizketa koherentea errazteko eragile gisa. Halaber, estatu kideen arteko elkarrizketa hori hobetzeko jarraibideak eman nahi izan dira.
Tailerraren ondorio gisa 10 aholku eman ziren tresna, produktu eta/edo lan-metodoei buruz, berehalako erantzuna eman behar deneko lankidetza hobetzeko. Ondoren laburbiltzen dira aholku horiek:
- Argitzea estatu kideen komunikazio-aurreikuspenak.
- Estatu kideei laguntzea informazio-prozedurak normalizatzen.
- Premiazko mandatuak zatitzea eta albait arinen aztertu beharreko arrisku-ebaluazioko atalak identifikatzea, komunikazio-jarduerari laguntzeko informazio berria emateko.
- Krisi-sasoian, hedabideen nazioarteko zaintza-laburpenak partekatzea.
- EFSAk koordinazio-zeregin handiagoa izan dezala estatu kideen arteko komunikazioan, krisi-egoeretan.
- Jendearentzako premiazko gaien komunikazio-jarraibideen gida egitea.
- Europan Elikagaien Segurtasunaren arloan diharduten erakundeak eta horien erantzukizunak azaltzen dituen produktua sortzea.
- Argitzea krisi-egoeretan erabili beharreko komunikazio-bideak (gehienez ere 3) eta komunikazio-protokolo soila sortzea, egoera horietarako.
- Aztertzea lankidetza-plataforma berritzailea sortzeko aukera, bideokonferentziak eta dokumentazio-kudeatzaile erabilerraza konbinatuz, komunikazio formalaren eta informalaren arteko tartea ixteko.
- Denbora errealean ematea estatu kide bakoitzak egiten dituenen ikuspegia.
Tailerrari buruzko txosten osoa