Europako Adituen Datu Basearen 2012ko jarduerak 13/06/06
EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan biltzen dira 2012. urtean Adituen Datu Basearen (EDB) jarduera nagusiak. Datu-base horren xede garrantzitsuena da mundu osoko zientzia-adituak biltzea kontsultak egin ahal izateko eta eurek zientzia-aholkularitza emateko Zientzia Batzordeari, zientzia-panelei eta EFSAren lan-taldeei.
EDBren ekintza garrantzitsuenetatik honako hauek dira azpimarratzekoak:
- 2012an 407 eskaera jaso ziren, batez beste 34 hileko. Horietatik % 70 onetsi ziren. 2012ko abenduan, 3.312 adituk osatzen zuten EDB.
- Italia (405), Erresuma Batua (409), Alemania (304), Frantzia (241), Herbehereak (217) eta Espainia (216) dira aditu gehien dituzten Europako herrialdeak, alegia, 68 herrialdeetako aditu guztien % 55. Europar Batasunekoak eta Europako Esparru Ekonomikoa (EEA) eta Europako Merkataritza Askeko Elkartekoak (EFTA) ez diren herrialdeei dagokienez, Estatu Batuek (112), Kanadak (34) eta Turkiak (34) dituzte aditu gehien.
- Honako hauek dira aditu gutxien biltzen dituzten arloak: Teknologia berriak, Landareen Osasuna eta OGMak. Adituek gehien biltzen dituztenak, berriz, Elikagaiak (Nutrizioa barne) eta Beste arlo batzuk (Elikagaien Segurtasuna barne) dira. Azkenik, 2012an arlo hauek hazi dira gehien: Arrisku Biologikoak, Animalien Elikadura eta Elikagaien Ekoizpena eta Banaketa.
- 2012an aditu-kopuruak gora egin du, datu-basearen berri eman baita esperientzia-eremu handiko nazioarteko zientzia-hitzaldietan.
Honako hauek dira EFSAren lehentasunak 2013. urterako:
- EDB hedatzen jarraitzea, aktiboki, EFSAren jardueren bidez (deialdiak eta zientzia hitzaldiak).
- Nazio-mailako Foku Guneekin lan egiten jarraitzea, euren herrialdeetan heda dezaten honako hauen bidez: web orriak, informazio-materiala, nazio-mailako zientzia-jardunaldiak, erakunde eta adituen sareak eta abar.
- Sustapen-ekintzak gauzatzea EDBn aditu gutxi dituzten estatu kideetan.
- EDB gizarte-sareen, komunikabideen, EFSA journal-en, zientzia-hitzaldien, sareen eta abarren bidez sustatzeko bideak zabaltzea.
2012ko txostena: Europako Adituen Datu Basea