EFSAk ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horretan Europako Batasuneko adingabeen (urte bat eta hamalau urte bitartean) berunarekiko (Pb) epe luzerako esposizioa aztertu dute. Emaitzek ondorioztatu dute elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, batez besteko esposizioa 07 eta 4,1 µg-koa dela gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Honako elikagai hauek dira dietari berun kopuru handiena gehitzen diotenak: barazkiak, laboreak, fruitu-zukuak, freskagarriak/poloak, edateko esnekiak, eta beste.

Bestalde, badirudi esposizioa handiagoa dela adin-talde horretako ume txikienen artean. Elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, ondorioztatu dute urte bat eta hamar urte bitarteko adingabekoen ingestak gainditu egiten duela Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarria (PTWI) Europako Erkidegoko herrialde gehienetan.

Ondorioz, EFSAk azpimarratu du zalantza ugari daudela eredu horien inguruan, eta kontu handiz interpretatu beharko direla emaitzak. Halaber, azpimarratu du beharrezkoa dela Europan Berunaren Arriskua berriz balioestea.

EFSAren ikerketa: Beruna