Europako Batzordeak Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2020rako Auditoretza Programa argitaratu du.

Plana osatzen duten 167 auditoretzek hainbat alor jorratuko dituzte, besteak beste elikagaien segurtasuna, osasun publikoa, animalien osasuna eta ongizatea eta landareen osasuna.

Aurten, auditoretza- eta kontrol-programak arreta berezia eskainiko die hauei:

  • Osasun publikoarentzako, animalientzako eta landareentzako mehatxuen erantzun-, prestaketa- eta prebentzio-mekanismoak
  • Elikadura eta pentsuen ekoizpenerako sistema seguru eta jasangarriak bermatzea
  • EBko elikadura-legediaren aplikazio eraginkorra bermatzea
  • Kontrol eraginkorrak, efizienteak eta fidagarriak elikagaien eta pentsuen kaltegabetasunaren, elikagaien kalitatearen, animalien osasunaren, animalien ongizatearen eta landareen osasunaren arloetan
  • Giza osasuna babesten laguntzea, pazienteek gailu medikoak eta sendagai seguruak eskura ditzaten bermatuz

Estatu-mailan, gai hauen inguruko auditoretzak programatu dira:

  • Behien trazabilitatea eta hilketa
  • Hegaztien gripea
  • Animalien ongizatea – hilketa
  • Nekazaritza ekologikoa
  • Landareen izurri-agerraldiak (Xylella fastidiosa)