EFSAk eguneratu egin du elikagai-kontsumoaren datu-basea: orain, EBko 23 estatu kidetako 100.000 pertsonaren dieta-erregistroak biltzen ditu.

EFSAk jasotako elikagai-kontsumoari buruzko datuak behar-beharrezkoak dira arriskua ebaluatzeko; izan ere, pertsonek elikagaiek transmititutako arrisku kimikoen edo biologikoen aurrean duten esposizioa kalkulatzeko bide ematen dute.

Azken eguneratzeak haurren kontsumoaren datuak eman ditu (orain arte datu gutxi zegoen): umetxoak (0tik 3 urtera), haurrak (3-10 urte) eta nerabeak (10-18). Bestalde, helduen kontsumoaren datuek % 60 egin dute gora. Horrez gain, 6 estatu kidek helduen inguruan eginiko inkesta berrienetako datuak eman dituzte.

Datu berriok EFSAren kafeinaren arrisku-ebaluazioa prestatzeko lanetan erabili dituzte; orain, berriz, akrilamidaren arriskua ebaluatzeko erabiltzen ari dira (aurten bukatuko da ebaluazioa), bai eta bitaminen eta mineralen erreferentziazko balio dietetikoei buruzko lanerako ere.

EFSAk, elikagai-kontsumoaren datu-base horrekin, herrialdeak zuzenean erkatzea eta Europa osoko joerak identifikatzea ahalbidetuko duen elikagai-kontsumoaren datu-multzoa sortu nahi du. Hori lortzeko, urrats garrantzitsua da "EU menu" proiektua, helburu duena EB osoko datuak biltzeko metodologiak bateratzea.

EBko elikagaien kontsumoari buruzko datu-basea