Europako herritarrak kadmioaren eraginpean egotea- EFSA 2012
EFSAren Kutsatzaileei buruzko Panelak gainbegiratu egin du Europako herritarrak dietaren bidez kadmioaren eraginpean egoteari buruzko informazioa. Panel honek egin zuen aurreko balioespenean ikusi zuten beharrezkoa zela identifikatzea zein diren dietako kadmio-iturri nagusiak. Balioespen hartan, honako Asteko Ingesta Toleragarri hau ezarri zen: 2,5 µg/gorputz-pisuaren kilo bakoitzeko.
Europako azokan 23 herrialdetako elikagaien kadmio-maila aztertu dute, eta maila handiena honako hauetan atzeman da: algez egindako elikagaiak eta alga jangarriak, kokoz egindako produktuak, krustazeoak, gantz jangarriak, onddoak, olio-haziak, igel-hankak eta moluskuak.
Aintzat hartuta kadmio-maila horiek eta Europako herritarren elikagai-kontsumoari buruzko datuak, balioetsi egin dute dietaren bidez kadmioaren eraginpean egotea, eta atzeman da dietan patatek eragiten dutela kadmio-maila handiena (% 13,2) eta, horien ondoren, ogiak eta opilek (% 11,7), gozogintza-produktuek (% 5,1), txokolateak (% 4,3), hostodun barazkiek (% 3,9) eta moluskuek (% 3,2) dituzte kadmio-maila handienak.
Panelak ondorioztatu du beharrezkoa dela Europako herritarrak kadmioaren eraginpean dauden egoerak murrizten jarraitzea; izan ere, kontsumoaren 95 pertzentilean dauden umeek zein helduek gainditu egin dezakete gomendatutako oinarrizko kopurua.