EFSAk, bederatzi urtean elikagaien laginak bildu eta aztertu ondoren (guztira 144.206 emaitza analitiko egin dira), honako hauek ondorioztatu ditu:

  • Aztertutako elikagaien erdiak baino gehiagok zuen atzemate- edo zenbatze-mugen azpiko berun-maila.
  • Honako hauek dira elikagai garrantzitsuenak, esposizioari egiten dioten ekarpena dela eta: ogia eta okintzako produktuak (% 8,5), tea (% 6,2), txorrotako ura (% 6,1), patatak eta eratorriak (% 4,9), hartzitutako esnekiak (% 4,2), garagardoa eta antzeko edariak (% 4,1). Dena den, kopuru hori adinaren arabera alda daiteke.
  • Elikagaietako berun-mailek % 23 egin dute behera, gutxi gorabehera, 2003tik 2010era, nahiz eta datu hori kontuz interpretatu behar den.

Murrizketa hori atzemate-teknika hobeak erabili izanaren eta/edo kutsatzaile horren presentzia elikagaietan txikitu izanaren ondorio izan daiteke; hortaz, EFSAk gomendatzen du kutsatzaile hori aztertzen jarraitzea, murrizketa egiaztatzeko.

Berunarekiko esposizioa Europan