FVOk EBko 5 herrialde ikuskatu ditu (Danimarka, Txekiar Errepublika, Frantzia, Herbehereak eta Eslovenia), animalia-elikaduraren eta elikagaien alarmek eragindako krisialdietan kontingentzia-planetan jardunbide egokiko n arloak identifikatze aldera. Ildo horretatik, asmoa da hobeto hornitzea Europako Batasuna eta bertako estatu kideak; halatan, etorkizuneko krisiei aurre egin, osasun publikoa eta animalien osasuna hobeto babestu eta krisi horiek eragindako kalte ekonomikoa murriztu ahalko dira.

FVOren arabera:

  • Pentsuekin eta/edo elikagaiekin loturiko alerta-planak, kasu gehienetan, ezarrita edo amaitzear daude, eta krisiak kudeatzeko baliabide nahikoa dago plana betetzen dela bermatzeko.
  • Gaur egun, garrantzi handiagoa ematen zaio krisiak kudeatzeko erabiltzen diren tresnen elkarreragingarritasunari.
  • Ikuskatutako estatu kide gehienetan, oraintsu berriro antolatu dira administrazioak, eta kontingentzia-planak egokitzen ari dira antolakuntza-egitura berrietara,etengabeko hobekuntza bermatzeko.
  • Estatu kideek, oro har, honako hauek jotzen dituzte garrantzitsutzat larrialdietarako prestatzeko:
  • ardurak argi eta garbi esleitzea, o antolakuntza-egitura espezifikoak izatea (“alerta-unitateak” edo talde operatiboak),
  • informazio esanguratsua trukatzea eta jendaurrean jakinaraztea,
  • alertarik ez den egoeretan ere azpiegiturak eta prozedurak erabiltzea gorabeherei aurre egiteko,
  • alerta azkarreko sistemak erabiltzea egoera zaintzeko eta krisiak garaiz atzemateko,
  • datu konparagarriak eskura izatea eta egoki interpretatzea, o eskura izatea adituen zerbitzu independenteen arrisku-ebaluazioa, o argi zehaztea alerta-mailak eta horiek ezartzeko irizpideak,
  • eta, azkenik, kontingentzia-plana etengabe hobetzea, simulazio-jardueretan eta kasu errealetatik lortutako ikasbideetan oinarrituta.

FVOren txostena