ECDCk urtero egiten duen Q sukarrari buruzko txosten epidemiologikoa argitaratu du, 2016. urteari dagokiona. Horretarako, EBko estatu kideek Europako Zaintza Sistemari jakinarazten dizkioten gaixotasun kutsakorrei buruzko datuak hartzen ditu oinarri.

2016an, 29 herrialdek 1.102 kasu jakinarazi zituzten (horien % 96 baieztatu ziren; alegia, 1.058 kasu).

Espainiak, Alemaniak eta Frantziak jakinarazi zituzten baieztatutako kasu gehien.

Iturria: Belgika, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Hungaria, Islandia, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Norvegia, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Suedia eta Erresuma Batuaren txostenak.

Alemaniak, Frantziak eta Espainiak jakinarazi dituzte baieztatutako kasu gehien azken bost urteetan (2012-2016); zehazki, 1.130, 873 eta 638 kasu, hurrenez hurren.

Jakinarazpenen kopurua 100.000 biztanleko 0,2koa izan zen 2016an, aurreko bi urteetakoaren berdina.

Alabaina, 2016an jakinarazitako kasuen kopurua askoz ere handiagoa izan zen 2012-2015 aldikoa baino, eta nabarmen egin du gora 2012tik. 2015etik 2016rako gorakadaren arrazoi nagusia da Espainiak jakinarazitako kasuen kopuruak gora egin duela, jakinarazpen-sistema aldatu egin delako bertan.

Jakinarazpen-tasa altuena Frantzian eta Hungarian erregistratu zen (100.000 biztanleko 0,4 kasu).