Europako zoonosiari buruzko 2024ko «One Health» txostenaren analisia
EBko zoonosiei buruz EFSAk eta ECDCk urtero egiten duten “Osasun bakarra” txostenak adierazten du azken bost urteetan nabarmen gora egin dutela campylobakteriosi, salmonelosi, STEC eta, bereziki listeriosi kasuek.
Gorakada hori honako hauen ondorio da, neurri batean: detektatzeko sistemen hobekuntza, aldaketa demografikoak eta elikadura-ohituren aldaketa.
Campylobacteriosia ⇑⇑
Campylobakteriosia gehien jakinarazitako zoonosia da: 168. 396 kasu (55,3 kasu 100.000 biztanleko), hau da, % 11,9 egin du gora 2023ko jakinarazpen-tasarekin alderatuta (49,4 kasu 100.000 biztanleko).
Joera orokorrak erakusten du 2020-2024 aldian gorakada estatistikoki nabarmena dela.
Salmonelosia ⇑
Elikagaien bidez transmititutako urdail-hesteetako bigarren infekzioa da, 79.703 kasu jakinarazi baitira (18,6/100.000), bai eta elikagai-jatorriko agerraldien kausa nagusia ere.
Horrek adierazten du igoera txikia izan dela (% 1,7), 2023ko tasaren aldean (18,3 kasu 100.000 biztanleko).
Giza infekzioak eragiten dituzten salmonellaren bost serotipo nagusiak honela banatu ziren: S. enteritidis (% 58,4), S. typhimurium (% 11,0), S. typhimurium monofásico (% 10,4 ), S. infantis (% 3,2) eta S. derby (% 1,2).
STECen ondoriozko infekzioak ⇑⇑
2024an 11.738 kasu (3,5/100.000) zenbatu ziren. Horrek esan nahi du % 12,9 egin dutela gora 2023aren aldean (3,1 kasu 100.000 biztanleko).
Shiga toxinak sortzen dituen Escherichia coliak (STEC) eragindako infekzioak elikagaien bidez transmititzen den eta gizakietan ohikoena den urdail-hesteetako hirugarren gaixotasuna izan ziren, eta 2020-2024 aldian goranzko joera nabarmena izan zuten.
Listeriosia ⇑
3.041 kasu (0,69/100.000) identifikatu ziren: % 30eko igoera 2023ko intzidentziaren aldean (0,67 kasu 100.000 biztanleko), hau da, kopururik handiena 2007az geroztik. Zoonosi larriena da ospitaleratzeei eta heriotza-tasari dagokionez.
Kasuen laburpen taula
| Gaixotasuna | Baieztatutako giza kasuak | Ospitaleratzeak eta % | Hildakoak | ||
| N | N | % | N | % | |
| Campylobacteriosia | 168.396 | 64.488 | 38.3 | 76 | 0.07 |
| Salmonelosia | 79.703 | 37.567 | 47.1 | 116 | 0.24 |
| STECen ondoriozko infekzioak | 11.,738 | 3.956 | 33.7 | 25 | 0.31 |
| Listeriosia | 3.041 | 1.762 | 57.9 | 301 | 15.6 |
| Ekinokokosia | 984 | 425 | 43.2 | 3 | 0.5 |
| Bruzelosia | 273 | 132 | 48.4 | 2 | 1.1 |
| M. bovisek eta M. capraek eragindako tuberkulosia | 171 | NA | NA | NA | NA |
| Trikinelosia | 102 | 50 | 49.0 | 0 | 0 |
