Europan aztertutako elikagaien % 98,1ek betetzen du pestizidei buruzko araudiak ezarritakoa -EFSA 2014
EFSAk 2011n eginiko azterlanetan lortutako datuen arabera…
aztertutako elikagai-laginen (12.000 baino gehiago) % 98,1ek betetzen zituen legeak ezarritako mugak (% 53,4k ez zuen inolako hondakin atzemangarririk).
Arriskua kontsumitzailearentzat
Epe luzerako esposizioa aintzat hartuta eginiko arrisku-ebaluazioak berretsi egin zuen ebaluatutako pestiziden % 99k ez zekarrela inolako arriskurik kontsumitzaileen osasunerako.
Alabaina, horietako bik (dialdrinak eta heptakloroak) gainditu egiten zuten erreferentzia toxikologikoko balorea, eta horrek adierazten du kontsumitzaileen osasunean eragina eduki ahal dutela.
Konposatu horietako bat ere ez dago baimenduta gaur egun plagizida legez erabiltzeko; baina, debekatu aurretik erabili izanaren, duen iraunkortasun luzearen eta biometatzeko ahalmenaren ondorioz, oraindik ere atzeman daiteke elikakatean.
Zein hondakin atzematen da maizen
Oro har, maizen atzemandako hondakinak ioi bromuroa (% 36,4), propamokarba, tiabendazola, boskalida, ditiokarbamatoak, klorpirifoak, imazalila eta klormekuata izan ziren, hurrenez hurren.
Oharra: Ioi bromuroaren emaitza positiboek ez dute nahitaez erakusten metilo-bromuroa plagizida erabili denik; izan ere, bromuroa modu naturalean ere sor daiteke landare-jatorriko elikagaietan.
Jatorriko herrialdeak
Herrialde hauetako elikagaiak bat ez datozen laginen % 0,9tik gora daude (hori da Europako ez-betetzeen batez bestekoa): Zipre, Malta, Bulgaria, Portugal, Eslovenia, Islandia, Luxenburgo, Frantzia, Belgika, Erresuma Batua, Estonia, Txekiar Errepublika, Austria, Grezia eta Espainia.
EBz gaindiko herrialdeetarako ez-betetzearen tasa handiagoak atzeman ziren; besteak beste, Vietnamen, Kenyan, Malasian, Guatemalan eta Tailandian.
Zer egiten da horren inguruan
2011n 600 elikagairen baino gehiagoren 79.000 lagin aztertu ziren, Europa osoan, plagiziden hondakinen bila. 900 pestizida ezberdin ikertu ziren, eta horietatik 400etan baino gutxiagotan aurkitu ziren kopuru atzemangarriak.
The 2011 European Union Report on Pesticide Residues in Food
Pestiziden hondakinak elikagaietan – ELIKA
Fitosanitarioei buruzko informazio-materiala – ELIKA