Europan erleen 2 gaixotasun sartzeko arriskua-EFSA 2013
EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate panelak balioetsi egin du Europar Batasunean Aethina tumida (SHB) eta Tropilaelaps Spp. sartzeari buruzko arriskua.
Aethina tumida (SHB), "Erlauntzaren kakalardo txikia" izenez ere ezaguna, parasito bat da, Afrikako Sahararen hegoaldean dauden eskualde tropikal eta subtropikaletakoa.
Tropilaelaps spp kanpoko parasitosia da, eta batik bat erleen kumeei eragiten dien akaro batek sortzen du. Varroosiak eragindako prozesua larriagotu egiten du. Gaur egun, Asiako eremu jakin batzuetan baino ez da atzematen.
Honako hauek dira gaixotasun horiek EBn sartzeko bideak:
- Beste herrialde batzuetatik honako hauek inportatzea: erle erregina biziak, erlastar erregina biziak, erlastar koloniak eta erlezaintzan erabiltzeko erle-produktuak.
- Inguruko herrialdeetatik sartzea, batik bat, erleen eta SHBren mugimendu naturalen bidez.
- Beste herrialde batzuetatik inportatzea erleenak ez diren produktuak (adibidez, fruta, barazkiak, beste bektore posible batzuk, fomiteak…).
Honako hauek dira SHB sartzeko arriskua murriztu dezaketen ekintzak:
- Beste herrialdeetako agintariek ziurtagiriak egitea, izurririk gabeko igorpenak identifikatzeko.
- Garraiatu bitartean eta mugan tratamendua aplikatzea, izurria deuseztatzeko (erlauntza eta kolonien inportazioan debekatuta dago; beraz, are gehiago murrizten da arriskua).
Tropilaelapsen sarrera prebenitzeko:
- Tratamendu biologikoaren bidez. Erle erreginen kasuan, hori lortzeko gutxienez 21 egunez zaindu egin behar da igorpena erle-kumerik gabekoa izatea. Erlezaintzan erabiltzeko erlauntzeko produktuen inportazioari dagokionez, hori lortzeko gutxienez 21 egunez ekidin behar da erle-kumeen eta/edo helduen arteko kontaktua.
- Eremu jakinetan izurri eza ziurtatzen duten agiriak egitea.
Erleen gaixotasunei arriskuak-EFSA
Erlezaintzari eta animalien osasunari buruzko artikulua – ELIKA
Erleen gaixotasunei buruzko fitxa – OIE