EFSAk 2010. urtean ezarri zuen Arrisku Emergenteei (StaCG-ER) buruzko alderdi interesdunen Kontsulta Taldea, arriskuak identifikatzeko metodoei buruzko datu- eta informazio-trukea hobetzeko, eta arrisku emergenteen inguruko gaiei buruzko elkarrizketak areagotzeko; horrela, Europan irekitze- eta gardentasun-maila handia bermatzen da.

2014an, talde horrek gerta daitezkeen arazo emergenteen sei zantzu aztertu ditu: hiru EFSAko Arrisku Emergenteen Unitateak (SCER) aurkeztu ditu, eta beste hirurak StaCG-EReko kideek eurek:

  1. Azido okadoikoa, Manilako txirletan, Italian.
  2. Elikagaien tratamendu termikoek eragindako kutsagarriak.
  3. Elikagaiak 3Dn inprimatzea.
  4. Nilo Mendebaleko Gaixotasuna.
  5. Kutsatutako lurzoru eta uretako metal astunen migrazioa uzta, fruta eta barazkietara.
  6. Produktu freskoak osasun publikoan: erronkak eta joerak.

Talde horrek informazio gehiago eman zuen 6 arriskuez; hala nola, honako hauei buruzkoak: leheneste-irizpideak eta zientzia-proba gehigarriak, eta kontsulta-moduko aholkuak beste erakunde batzuekin eta zientzia-ikerketarako arloei buruz. Gerora, EFSAk sortutako informazio-oharren eredu batekin ebaluatu zituen.

Txosten honetan, EFSAk gogorarazten du gai emergenteak identifikatzeko prozesua ez dela sistematikoa. Kontsulta Taldean landutako gaiak batzuk besterik ez dira, tartean dauden eragileentzat garrantzi berezia duten eta gerta daitezkeen arazo emergenteen artean. Xedea da erabakitzea merezi ote duen EFSAk eta StaCGEReko kideek eurek ikerketa eta datu-bilketa gehiago egitea, ebaluatze aldera arrisku emergente bihurtzeko betekizunak betetzen dituen.

Arrisku emergenteen inguruko jardueren txostena (2014)