Aurrenekoz, EFSAren Zientzia Batzordeak, Arrisku Emergenteen Unitateak, Arrisku Emergenteak Trukatzeko Sareak eta Arrisku Emergenteen Alderdi Interesdunen Kontsulta Taldeak Europan 2015ean gertaturiko 18 arrisku emergente identifikatu dituzte elkarrekin:

  • Erremolatxa gordinaren kontsumoarekin lotutako agerraldiak
  • Vibrio bakterioaren hazkundea iparraldeko uretan eta tetrodotoxina Europako bibalbioetan
  • Gripearen beste birus bat abereetan
  • Abrikot-hezurren eta almendra mingotsen kontsumoak eragindako arriskuak
  • Deoxinibalenol eta zearalenonaren maila handiagoak Italian 2014an
  • Xylella fastidiosa Europako Batasunean
  • Elikagai-segurtasuna eta nutrizio-arriskuak kontsumitzaile alergiadunentzat
  • Shiitake gordina edo gutxi kozinatutakoa kontsumitzearen ondoriozko dermatitisa
  • Salmonella infantisen intzidentziaren gorakada oilasko-haragian Kroazian
  • Karbapenemasak ekoizten dituzten enterobakterioen eta Acinetobacter-en hedapen zoonotikoa
  • Plastikozko arroz artifiziala
  • Yersinia pseudotuberculosisen agerraldia esne gordinean
  • Belar ondua elikagai edo elikagai gehigarri gisa
  • Azido oxalikoa irabiaki berdeetan
  • Bisfenol F-ren presentzia naturala ziapean
  • Post mortem lesioen eta ekologia-ekoizpeneko sistemen arteko lotura posibleak
  • Bifeniloa, antrakinona eta 2-fenilfenola
  • Itsas algen erabilerarekin lotutako arrisku potentzialak

Gainera, Arrisku Emergenteei buruzko Lantalde Iraunkorrak amaitu berri du EFSAren arrisku emergenteak identifikatzeko prozeduraren gaineko balorazioa, eta ondorioztatu du prozedura hori praktikan aplika daitekeela eta bateragarria dela EFSAren baliabideekin. Era berean, zenbait gomendio ere argitaratu ditu; hauek dira aipagarrienak:

  • Gai emergenteei buruzko datuak erraz eskuratzeko moduan jarri behar dira alderdi interesdun guztientzat, prozedura gardenago egiteko, gauza berberak ez errepikatzeko eta lankidetza hobetzeko.
  • EFSAren panel guztiek eta Arrisku Emergenteak Identifikatzeko Zientzia Batzordeak inplikazio handiagoa izan behar dute.
  • Lehentasunak ezartzeko prozesu bat abiatu behar da, bereziki EFSAren eta arrisku-kudeatzaileen artean.

Azkenik, arrisku emergenteak identifikatzeko zenbait metodologia lantzen ari dira:

  • giza osasunerako kezkagarriak diren arrisku kimikoak identifikatzeko baheketa-metodo bat
  • ustiapen-datuen tresna bat
  • elikakatearen analisi globala aplikatzeko aukerei buruzko proiektu pilotu bat

 

EFSA’s activities on emerging risks in 2015