Europarren eguneko energi-beharrak – EFSA 2013
EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera:
Generoa | Adina | Kcal/egun |
---|---|---|
Mutilak/neskak | 6 | 1500-1600 |
12 | 2000-2200 | |
17 | 2300-2900 | |
Emakumeak/gizonak | 30-39 | 2000-2600 |
50-59 | 2000-2500 | |
70-79 | 1800-2300 |
Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira.
Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren.
Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez beste. Balio horiek balioespen hobea emango dute Europako biztanleen energia-beharrari dagokionez, eta lagundu egingo diete agintariei nutrizio-programak egiten eta gainbegiratzen.
EFSA batez besteko energia-beharra