Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoa (PEGA) aurkeztu du nekazaritzako elikagaien balio-katearekin lotutako ordezkari ugariren aurrean.

PEGAk “Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren 4 oinarriak” jorratu nahi ditu: segurua, osasungarria, berezia eta iraunkorra (gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik), baina elikaduraren balio-katearen paradigma berrian oinarrituta, ekoizpen primariotik hasi (nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza) eta elikagaien kontsumora arte; hau da, elikagaien industriatik (eraldaketa eta fabrikazioa), banaketatik eta merkaturatzetik (txikizkakoa eta handizkakoa) hasi eta sukaldaritzara eta gastronomiara iritsi arte, baina beste alderdi batzuk ere kontuan hartuta, hala nola marketina, marketinarekin lotutako zerbitzuak, ikerkuntza eta hezkuntza.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, legealdi honen hasieratik, aukera gisa ikusi du elikaduraren balio-katea aukeratzat jotzen da, halaber, 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako Espezializazio Adimendunaren RIS3 Estrategian–, eta uste du Euskadiren bereizgarrietako bat dela, bai gure mugen barruan bai gero eta globalizatuago dagoen mundu honetako gainerako herrialdeetan.

PEGAk sakon aztertzen du elikadura- eta gastronomia-katearen egungo egoera, indarguneak eta ahulguneak zehaztuz eta etorkizuneko joera aipagarrienak azalduz. Planaren bidez, erronka handiak gainditu nahi dira datozen lau urteotan, besteak beste:

  • Elikaduraren eta gastronomiaren balio-kateak Euskadiko BPGan duen pisua areagotu nahi da, gaur egungo % 10,56tik % 12ra, lau urtean.
  • 457 milioi euro inbertitu nahi dira; horietatik, 2.100 milioi inbertsio pribatuetatik lortuko dira, eta gainerako 357 milioiak, berriz, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetatik.
  • Tokiko produktua indartu nahi da, enplegua sortuz eta aberastasuna ekarriz lankidetza publiko eta pribatuaren bitartez.
  • Euskal herritarren ongizate soziala eta bizi-kalitatea areagotu nahi da elikadura seguru, osasungarri, berezi eta iraunkor baten bidez.
  • Euskadi berrikuntza handiko Europako eskualde bat izan dadin lortu nahi da.
  • Balio turistikoa izango duen proposamen bat sortu nahi da, kulturaren, paisaiaren eta lurraldearen ondarea kontserbatuko duena eta Euskadi Basque Country marka nazioartean zabalduko duena.

Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategiko honen indargune nagusietako bat da partaidetza- eta lankidetza-prozesu batetik sortu dela. Prozesu horretan parte hartu dute, hain zuzen ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzako ordezkariek, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzako ordezkariek, foru-aldundietako ordezkariek, sektore-elkarteetako ordezkariek, ekoizle txikiek, sindikatuek, ekoizpen- eta merkaturatze-enpresek, merkatuek, ostalaritza-eskolek, Basque Culinary Center-ek, sukaldariek, ikerketa-zentroek eta kontsumitzaileen elkarteek.