Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak GEPE Berria jarri du abian, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berria, 2017an hasitako GEPEren jarraipena eta hura indartzen duena.

Plan horrek Euskadi mundu mailako erreferente bihurtu nahi du gastronomiaren eta elikaduraren alorrean, gastronomiaren eta elikaduraren balio-katearen kalitate eta jasangarritasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoari esker.

Testuingurua

Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria diseinatzerakoan kontuan izan dira COVID-19 pandemiaren ondoren lehentasunetan egondako aldaketak, Next Generation programa, Basque Green Deal ekimena etorkizun jasangarriagoa lortzeko, ekonomia zirkularrera egindako eredu aldaketa, nazioarteko beste akordio batzuk, GJHak esaterako, eta Europako “Baserritik mahaira” edo Food 2030 Estrategia, besteak beste.

Helburuak

Helburu nagusia da gastronomia eta elikadura bultzatzen, sustatzen eta garatzen jarraitzea Euskadiko ekonomiarentzako sektore estrategikoa baita, gaitasuna baitu enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko, kultura-ondare gastronomikoa eta natura- eta paisaia-baliabideak kontserbatzeko.

Gainera, helburu kuantitatibo espezifiko hauek ditu:

  • % 25 handitzea elikadura eta gastronomiaren balio-katearen balio erantsi gordina (BGEd).
  • % 15 handitzea lehen sektorearen eta elikagaien eta edarien industriaren BGEd.

Irismena

Euskadiko ekonomian estrategikoa da elikaduraren eta gastronomiaren balio-katea, trakzio-efektua du BPGan eta sortutako enpleguan duen pisuagatik eta gero eta ekarpen handiagoa egiten duelako merkataritzako balantzan eta berrikuntzarako inbertsioan.

Elikaduraren 4Sak

Plan berria aurrera doa euskal gastronomiaren eta elikaduraren balio-katea lortzeko: Osasuntsua, Segurua, Singularra eta Jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez).

Horretarako, gastronomia eta elikagai-industria bultzatzeko politikak eta tresnak sustatzen ditu, batez ere kalitatezko bertako produktu osasuntsua bultzatzen duena, jasangarritasuna bultzatzen duena, kalitatezko balio turistikoko proposamen bat sortzen duena eta Basque Country marka nazioartean zabaltzen duena.

Aurrekontua

GEPE Berrian 2021-2024 aldian elikaduraren eta zuraren katera bideratutako osoko inbertsioa 1.165 miloi euro baino gehiagokoa izan daiteke, eta osoko gastu publikoa 480 milioi euro baino gehiago izan daiteke; Next Generation programako jarduerak barne.