Euskal Prentsan Elikagaien Segurtasunari buruzko gaiak 2012. urtean – ELIKA/UPV 2013
ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz.
Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan.
Honako hauek dira ondorioetako nagusi batzuk:
- Elikagaien Segurtasuna 1.518 aldiz aipatu izan da, hau da, aztertutako egunkari guztietako 68,3 albiste hilean eta edizio digitaletako 9,7 albiste hilean.
- Ez dago Elikagaien Segurtasunan espezializatuta dagoen kazetaririk Euskadiko Prentsan. Albisteetan erdiak 237 kazetarik sinatu dituzte. Horren ordainetan, berriz, testuen % 14an aditu espezializatuek (zientzialari edo medikuak, besteak beste) hartu dute parte.
- Osasun, nutrizio, elikadura eta eskuragarritasunarekin lotutako informazioak osatu du 2012ko gai-multzo nagusia.
- Albiste guztietatik 47tan (% 5,7) baino ez da erabili arrisku hitza. Proportzio baxu horren arrazoia honako hau da: “ 2012an ez da izan elikagai-arriskuko egoera garrantzitsurik"