BfRk ikerketa hau egin du, datuak lortzeko ikuspuntu integrala izateko asmoz. Horretarako, mikroplastikoen eta nanoplastikoen presentziari edo horiekiko ahozko esposizioak izan ditzakeen efektu toxikoei buruzko egungo ezagutzan oinarritzen da (bereziki elikagaien eta edarien bidez). Gainera, partikulen karakterizazioa eta azido polilaktikoko mikropartikulen in vitro toxikotasunaren azterketa egin da.

Ikerketaren amaierako xedea da arriskuak ebaluatzeko eta alor horretako hutsunerik garrantzitsuenak identifikatzeko oinarria ematea.

Arriskua

Plastikoak nonahi erabiltzen dira eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu dira. Munduko plastiko-ekoizpena gero eta handiagoa da, eta, horren ondorioz, gero eta plastiko gehiago ari dira askatzen ingurumenean. Gaur egun, ez dago elikagaien kutsatzaile gisa mikroplastikoen eta nanoplastikoen edukia arautzen duen legerik. Gainera, ez dago datu nahikorik partikula horiekiko esposizioari eta horien toxikotasunari buruz; beraz, ezin da arriskua aztertu.

Giza esposizioko iturriak

Duela gutxi, partikula mikroplastikoekiko eta nanoplastikoekiko giza esposizioari eta elikagai-produktuetan mikroplastikoak egoteak eragin ahal dituen ondorio toxikologokioei buruzko gaia jorratu da. Hondakin plastikoekin kutsatutako elikagaien eta edarien bidezko elikadura-esposizioaz gain, aintzat hartu behar dira bere esposizio-bide batzuk, hala nola airea eta kosmetikoak.

Emaitzak

Hainbat ikerketak identifikatu dituzte mikroplastikoak elikadura-produktuetan, hala nola ur edangarrian, edarietan, eztian, muskuiluetan eta mahaiko gatzean. Argitaratutako datuen arabera, ezin da atera detektatutako mikropartikulen kantitateari eta konposizioari buruzko ondoriorik.

Elikagai-produktu ugarien atal txiki bat (matrize urtsuak eta/edo sinpleak, hala nola ura, garagardoa edo eztia) ikertu duten esposizio-ikerketak egin dira.

Horrez gainera, arrainetan eta itsaskietan emaitza batzuk lortu dira, uretako ekosistemetako kutsadura plastikoek garrantzi handia dutelako.

Ondorioa

Zenbait elikagai-taldetako mikroplastikoen presentziari buruzko datu adierazgarririk ez dagoenez, eta elikagaiek mikroplastikoekiko eta nanoplastikoekiko duten esposizioa neurtzeko tresna egokirik existitzen ez denez, ezin izan da elikaduraren bidezko esposizioaren azterketa sakonik egin.