Elikagaien gehigarrien adituen FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) elikagaietan dauden kutsatzaile batzuen ebaluazioa argitaratu du, besteak beste kadmioa eta zekale-ainoaren alkaloideak.

Kadmioa

Kadmioarekiko esposizio iturri nagusiak honako hauek izan ziren: zerealak eta zerealak oinarri dituzten produktuak, barazkiak eta arraina eta itsaskiak. Kakao-produktuek kadmioaren batez besteko dietaren bidezko esposizio osoari egindako ekarpena % 0,2 eta % 9 artekoa izan zen, baita kakao-produktuen kontsumoa nahiko altua den herrialdeetan ere.

JECFAk elikadura-iturri guztietatik eratorritako kadmioarekiko esposizioa ebaluatu du, eta ondorioa izan da estatu mailako esposizio zenbatespenak Hilabeteko Behin-behineko Ingestio Mailaren (BIM) azpitik egon zirela. Zehazki, Maliko helduen kasuan, 0,6 μg/kg-ren (BIMen % 2,4) eta Txinako 4-11 urteko haurren kasuan, 24 μg /kg-ren (BIMen % 96) artean.

Helduen kadmio esposizioarekiko pertzentil alturaren aurreikuspenak BIMen % 20-60 artean zeuden; Australiako haurren kasuan, berriz, BIMen % 260 da. Hala ere, zenbatespen hori egiteko 24 orduko dietetika-oroigarriaren metodoa hartu zen kontuan, eta horrek haurren pertzentilaren estimazioa gehiegi aintzatetsi dezake.

Batzordeak kontuan hartu zuen 2011n kadmiorako ezarritako egungo BIM 25 μg/kg pc/hilabete dela, eta giltzurruneko epe luzeko biometaketan oinarritzen dela; egoera hori ez da 45-60 urte bete arte iristen. Hortaz, kadmioaren ingestioa kezkagarria izan daiteke helduaroan BIM gainditzen den eremuetan, eta ez da hain kezkagarria gazteen kasuan.

Zekale-ainoaren alkaloideak

JECFAren ustez, zekale-ainoaren alkaloideen EIJk (eguneko ingestio jasangarria) ezin du EADa (erreferentzia akutuko dosia) gainditu. Hortaz, Batzordeak EIJ ezartzea erabaki zuen dietako EA guztien baturarako, betieren EADaren balioaren kopuru bera bada (0,4 μg/kg pc eguneko).

Batzordeak ikusi zuenez, batez bestekoaren zenbatespen batzuek (0,46-0,47 μg/kg pc/egun) eta esposizio dietetiko kronikoaren (0,56-0,86 μg/kg pc/egun), esposizio dietetiko akutuaren (0,65-0,98 μg /kg pc/egun) eta biztanleria helduaren (0,49 μg /kg pc/egun) pertzentil altuek HBGVa gainditzen zuten (osasunean oinarritutako orientazio balioa), eta hori giza osasunerako arazo potentzial baten adierazle izan daiteke.