Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziak (IARC)2015eko martxoan glifosato izeneko pestizida aztertu zuen, malation eta diazionon izenekoekin batera, gizakiongan minbizirik eragiten zuen ebaluatzeko. Produktu Fitosanitarioen Hondakinen Ebaluazioaren ardura duen FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) hiru substantzia horiek berriz aztertu ditu, eta, eskura dauden ikerketek diotenaren arabera, honako hau ondorioztatu du: aukera gutxi dago glifosatoak, matationak eta diazionak gizakiongan minbizia eragiteko pestizida horiek dituzten elikagaiak jaten ditugunean.

Ondorio hori bat dator Europan EFSAk egindako glifosatoaren ebaluazio bateginaren (2015ko azaroa) emaitzekin, bai eta Elikagaien Segurtasunaren arloko beste europar agentzia batzuek (BfRk 2016ko martxoan eta ANSESek 2016ko otsailean) egindako ebaluazioekin eta nazioarteko beste agentzia batzuek (Estatu Batuetako EPA, Kanadako PMEA eta Australiako APVMA) egindakoekin.

Horrez gain, JMPRek baieztatu du aukera gutxi dagoela glifosatoa genotoxikoa izateko elikagaien esposizioaren bitartez. Aurreko ebaluazioko (2004) aurkezpenean bildutako datuekin alderatu ziren, eta batzorde horrek Eguneko Ingesta Toleragarri (IDA) hau mantendu du glifosatoaren eta haren metabolitoen baturarako: 0-1 mg/gorputz-pisuaren kg. Bukatzeko, egiaztatu zuen ez zela beharrezkoa glifosatoarentzako edo haren metabolitoentzako erreferentziazko dosi akutua (ARfD) ezartzea, substantziaren toxikotasun akutua baxua delako.

FAO/OME Glifosatoaren Ebaluazio Batzordea

EFSA – Glifosatoaren toxikotasunaren ebaluazioa (2015)

BfR – Glifosatoari buruzko zientzia-iritziak eta gomendioak (2011-2016)

ANSES – Glifosatoari buruzko zientzia-iritzia (2016)