Estatu Batuetako Elikadura eta Drogen Administrazioaren (FDA), Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak, Elikagaien Segurtasunaren inguruko Hezkuntzaren Elkartearekin elkarlanean, plataforma bat eratu du Elikagaien Segurtasunaren inguruko prestakuntza-programak osatzen eta ebaluatzen laguntzeko.

 

Osasunari eta segurtasunari buruzko prestakuntza-programen xedea da Elikagaien Segurtasunaren arloko praktikei eta elikagaien bitartez kutsatzen diren gaixotasunen arriskuari buruzko ezagutzak eta kontzientzia publikoa areagotzea, bai eta elikagaiak manipulatzeko praktika seguruak sustatzea ere.

 

Beharrezkoa da prestakuntza horiek zorrotz ebaluatzea, hezkuntza-programen jardueren ebidentziak oinarri hartuta, bermatzeko esku-hartzeak hartzaileen behar espezifikoetara egokitzen direla eta dagozkien helburuak betetzen dituztela.

Webgune honetan biltzen diren materialak doan eskura daitezke, eta elikagaien segurtasunari buruzko prestakuntza-programak antolatzeko tresnak ematen dituzte, baita programa horiek ebaluatzeko aholkuak eta adibide praktikoak ere. Era horretan, programak zer-nolako eragina duen jakin daiteke, hutsegiteetatik ikasi eta programen estrategia etengabe hobetu; gainera, baliabideak modu eraginkor eta efikazean erabiltzen direla bermatuko da.