Elikagaien kilo batean (pentsu konposatua edota pentsuetarako osagaia) 340 eta 680 gramo bitarteko kontzentrazioan formaldehidoak kontserbatzaile eraginkorra izateko ahalmena dauka, eta gehigarri gisa erabiltzen da animalia espezie guztientzako pentsuetan.

Beste alde batetik, formaldehidoa inhalatuz gero, kartzinogenotzat hartzen da eta minbizi prozesuekin (besteak beste, leuzemia) lotzen da.

EFSAren animalien elikaduraren arloko adituen taldeak (FEEDAP) baloratu egin du formaldehidoa gehigarri gisa erabiltzea pentsuetan, baita animalia-jatorriko produktuak kontsumitzeak dakartzan arriskuak ere. Honako hauek dira balorazio horren emaitzak:

  • FEEDAPek honela balioetsi du animalia jatorriko elikagaien kontsumitzaileen formaldehidoaren ahoaren bidezko ingesta: 4 mg pertsonako eta eguneko.
  • Formaldehidoa pentsuen gehigarri gisa proposatutako erabilerak ez du areagotzen kontsumitzaileen esposizioa substantzia horren aurrean; beraz, ez da arriskutsua kontsumitzailearentzat.
  • Oraindik ezin da zehaztu formaldehidoaren kontzentrazio segururik animalia espezie eta kategoria guztientzat.
  • Zuhurra da erabat segurutzat ez jotzea substantzia horren aurreko esposizioa kontzentrazio ez-narritagarrrietan.
  • Neurriak hartu behar dira, ziurtatu ahal izateko formaldehido erabiltzen duen pertsonaren arnasbideak, azala eta begiak babestuta daudela produktua erabiltzeak sortzen duen hautsetik edo aerosoletik.
  • Ez dute uste substantzia hori animalien elikaduran erabiltzeak arriskua eragingo duenik ingurumenean.

Bestalde, eta horrekin batera, elikagaietako gehigarrien arloko adituen taldeak (ANS) ebaluatu egin zuen metanolaren ekoizpen endogenotik eta dietetika iturrietatik sortutako formaldehidoaren segurtasuna.

ANSren arabera, formaldehidoaren eraldaketa endogenikoa honela balioesten da: gutxi gorabehera 0,61-0,91 mg gorputz-pisuaren kiloko eta minutuko eta 878-1310 mg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko, aintzat hartuta batez besteko bizitza 11,5 minutukoa dela.

Horrez gain, formaldehidoa zuten pentsuekin elikatutako animalia jatorriko produktuak (esnea, haragia) kontsumitzearen ekarpena formaldehido exogenoari dagokionez, ezdeusa izan zen (< % 0,001)

Informazio gehiago:

FEEDAP Panelaren zientzia-iritzia

ANS panelaren zientzia-iritzia