Fosforoaren eta magnesioaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak fosforoaren eta magnesioaren erreferentziazko balio dietetiko berriak ezarri ditu. Bi kasuotan, Panelak ondorioztatu zuen eskura zeuden datuak ez zirela nahikoak erreferentziazko balio dietetikoak ondorioztatzeko; hortaz, bi mineral horien ingesta egokiak ezarri dituzte herritar-taldeen arabera.
Fosforoa
Panela honako hauetan oinarritu zen: kaltzioaren erreferentziazko balio dietetikoak eta heldu osasuntsuen hezurretan dagoen kaltzio eta fosforo proportzioari buruzko datuak, hezurretatik kanpo dagoen fosforo-proportziora doituta. Datu horiekin, honako fosforo-ingesta egoki hauek zenbatetsi ziren herritar taldeentzat:
- Haurtxoak (7-11 hilabete): 160 mg/egun
- 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 250 mg/egun
- 4 eta 10 urte bitarteko haurrak: 440 mg/egun
- 11 eta 17 urte bitarteko nerabeak: 640 mg/egun
- Helduak: 550 mg/egun
- Haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeak: 550 mg/egun
Magnesioa
Panelak erreferentzia gisa Europar Batasuneko herritar osasuntsuetan atzemandako ingestak erabili zituen, eta honako hauetan oinarritu zen: EBko bederatzi herrialdetako haur eta helduei egindako elikadura-inkesten bidez EFSAk zenbatetsitako batez besteko magnesio-ingestari buruzko datuak. Datu horiekin, honako magnesio-ingesta egoki hauek zenbatetsi ziren herritar taldeentzat:
- 7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak: 80 mg/egun
- 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 170 mg/egun
- 3 eta 10 urte bitarteko haurrak: 230 mg/egun
- 11 eta 18 urte bitarteko nerabeak: 250 mg/egun neskentzat eta 300 mg/egun mutilentzat.
- Helduak: 300 mg/egun emakumeentzat eta 350 mg/egun gizonentzat.
- Haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeak: 300 mg/egun