FVOk Europan egindako ikuskapenei buruzko txostenaren arabera, honako hauek dira Espainiari dagozkion datuak:

1) Esnearen eta haragiaren higieneari dagokionez, antzeman da aurrerapausoak eman direla Espainian ekintza plana ezartzeko. Nolanahi ere, zenbait hiltegitan egindako kontrol ofizialek adierazi dute gabeziak daudela higiene betekizunei dagokienez. Bestalde, esne gordina kontrolatzeko hartutako irizpideak hobetu egin dira; baina, bermeak handiagoa izan behar du plaketan egiten diren erabateko kontaketen eta Zelula Somatikoen kontaketen kontroletan, Europako betekizunak bete ahal izateko.

2) 2004an eginiko aurretiko txostenean antzemandako gabeziei dagokienez, oraindik ere hutsuneak daude kontrol ofizialak koordinatzean eta harmonizatzean.

3) Alergenoei dagokienez, erakunde eskudunek ez dituzte ezarri kontrol neurri egokiak eta ez dute egiten trazabilitatearen jarraipenik.

4) Abereen Osasun arloko neurriak, oro har, onak dira. Hala ere, gabeziak antzeman dira animalien mugimenduen kontroletan eta txerri-aziendaren erregistroan.

5) Zoonosien aurkako borrokan arau-hauste larriagoa antzeman da, sailkatu gabeko behi-azienda gizentzeko ustiategiak hain zuzen ere. Ustiategi horiek kontrol ofizialetatik kanpo utzi dituzte.

6) Abereen Ongizateari dagokionez, antzeman da oilo erruleen kaioletan behar baino oilo gehiago sartzen dituztela. Hiltegietako ikuskapenak, oro har, nahikoak diren arren, horrek ez du adierazten abereen ongizate maila egokia denik. Izan ere, egindako kontrolen eraginkortasuna ez da gainbegiratzen.

FVO Txostena 2008