Europako Batzordeko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoak (FVO) 2014. urterako ikuskapenen programa argitaratu du.

Aurten, 220 ikuskapenen % 66,8 elikagaien segurtasuna kontrolatzera bideratuta egongo dira, % 5 animalien osasuna kontrolatzera, % 7,2 animalien ongizatera, % 8,2 landareen osasunera, % 5,5 azterketa orokorrak egitera eta % 5,5 elikagaien kalitatera. Gainerako % 1,8a animalien osasuna eta ongizatea batera ikuskatzera zuzenduta egongo da.

Espainiako estatuan honako esparru hauetan gauzatuko dira ikuskapenak:

  • 92/65 Zuzentarauaren menpe baimendutako organismoak
  • Hil behar diren animalien ongizatea
  • Landareen izurriteen agerpenak (kiwiaren txankroa)
  • Landareen izurriteen agerpenak (Bursaphelenchus xylophilus)
  • TRACES. Animalia-azpiproduktuen eta produktu eratorrien trazabilitatea
  • Erleen gaixotasunak

Lehen sektoreko ekoizpena FVOren Ikuskapenen Programa, 2014