Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) argitaratu berri du 2015. urteari dagokion lan-programa. Guztira, 221 eginkizun jasotzen ditu.Horietako gehienetan (% 73) hainbat estatu kide bisitatuko dira. Espainia programatutako 8 betekizunetan bisitatuko da. Horrez gain, ohiko jarraipen-ikuskatzeak egingo dira.

Zehazki, honako esparru hauetan egingo dira bisitaldiak Espainian:

  • Akuikultura (2015-7352)
  • Trazabilitatea post-mortem (2015-7370)
  • Geografia-adierazpenak:JIB (Jatorri Izendapen Babestua), AGB (Adierazpen Geografiko Babestua) eta ETB (Espezialitate Tradizional Bermatua) (2015-7410)
  • Kontrolak inportazioetan (2015-7444)
  • Arrantza-produktuen trazabilitatea eta etiketatua (2015-7479)
  • Landare-izurriteen agerraldiak:Pomaceae (2015-7581)
  • Esnea eta esnekiak (2015-7596)
  • Animalia-jatorriko azpi-produktuen trazabilitatea (2015-7610)
  • Jarraipen-ikuskatzeak (2015-765)

Ekitaldi honetan, % 5 areagotuko dira ikuskatzeak estatu kideetan, hirugarren herrialdeetako ikuskatzeen kaltetan.Halaber, ikuskatze gehiago egingo dira animalien osasunaren eta elikagaien (animalia jatorrikoak zein gainerakoak) arloan. Elikagaien kalitatearen arloari dagokionez, ordea, Ikuskatze gutxiago planifikatu dira.

FVOren programa 2015erako