ECDCk tresna interkatibo bat egin du Europako gaixotasun infekziosoei buruz eskura zituen azken datuekin. Datu horiek estatu kide guztiek elikatzen duten Europako Zaintza Sistemako datu-bilketatik eratorritakoak dira.

Tresna horri esker, mapan ikus daitezke herrialdeek jakinarazitako gaixotasun-kasu guztiak, besteak beste: listeriosia, campilobacteriosia, salmonelosia, botulismoa, bruzelosia, tuberkulosia, Escherichia coli berotoxigenikoak eragindako infekzioa, Q sukarra, toxoplasmosia, kriptosporidiosia eta mikrobioekiko erresistentzien kasuak.

Europa mailan zein herrialdeek banaka jakinarazitako gaixotasun-kasuen informazioaz gain, gaixotasun bakoitzari buruzko informazio gehiago eskura daiteke: jakinarazpen-tasak adinaren arabera xehekatuak, etxearekin lotutako kasuak, bidaiekin lotutakoak, ospitaleratze-kasuak, heriotza-tasa, eta abar.