ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2008. urteari dagokio. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek behera egin dutela 2008. urtean, 2007. urtean baino % 3 jakinarazpen gutxiago egin baitira.

Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez (29,75 kasu 1.000 biztanleko).

Listerosiari dagokionez, aldiz, aurreko urtean baino % 11 jakinarazpen gutxiago egin dira.

Azpimarratzekoa da 2008. urtean Q sukarrari buruzko 1.680 jakinarazpen egin zirela, aurreko urteetan baino hiru aldiz gehiago; izan ere, 2007an 612 kasu jakinarazi ziren eta 2006an 580.

ECDC txostena: Gaixotasun transmitigarriak Europan 2010