ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2007. urtetik 2008. urtera bitarteko aldiari buruzkoa da. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETAk) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek gora egin dutela 2007. urtean, 2006. urtean baino % 15 jakinarazpen gehiago egin baitira. Eta Europan horixe da, hain zuzen, beste urte batez, urdail-hesteetako gaixotasun ohikoena. Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez. Listerosiari dagokionez, aldiz, jakinarazitako kasuen % 70 etxean bertan sortuak izan direla baieztatzen du txostenak

Artikulu osoa