Gaixotasun zeliakoa, elikagaiekiko alergiak eta laktosarekiko intolerantziari buruzko ikastetxeetarako gida
Ikastetxeek elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak dituzten ikasleekin lotuta izan behar duten informazio guztia biltzen du gida honek.
Hauek izan dira gidaren egileak: Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa (FACE), Multi-Alergia, Dermatitis Atopikoa eta Asma Elkartea (ATX-ELKARTEA), Elikagaiei eta Latexari Alergia dioten Pertsonen Espainiako Elkartea (AEPNAA) eta Laktosarekiko Intolerantzia duten Pertsonen Espainiako Elkartea (ADILAC). Gidaren xedea da behar duten ikastetxe guztientzako tresna erabilgarri eta eskuragarria izatea.
Dokumentu horrek patologiei buruzko informazioa biltzen du, eta zehazki azaltzen ditu patologia horien seinaleak, agertzeko moduak eta horiei aurre egiteko erak. Horrez gain, tratamenduei, dieta pertsonalizatuei eta sukalde, ikasgela edo txangoetan jarduteko protokoloei buruzko informazioa dakar.



Bestetik, gidaren helburua da irakasleei laguntzea gainerako ikasleei halako patologien inguruko prestakuntza eta informazioa ematen, ikasle kaltetuen errealitatea hobeto ulertu ahal izateko.