EFSAk xedapen xehatu batzuk argitaratu ditu 2019/1381 Erregelamenduan (EB) aurreikusitako esparru juridikoa interpretatzen eta aplikatzen laguntzeko. Hainbat arlo jorratzen dira bertan, hala nola gardentasun proaktiboa, konfidentzialtasuna, ikerketen jakinarazpena, aurkezpenaren aurreko aholkularitza eta hirugarrenen kontsulta.

 

Erregelamenduaren helburua da elikakateko arriskuen ebaluazioan gardentasuna indartzea, eta 2021eko martxoaren 27an sartuko da indarrean. Xedapen hauek argitaratzearen bidez, EFSAk interesdunei lagundu nahi die araudi berria ezartzeko prozesuan.

 

Datozen hilabeteetan, EFSAk laguntza-material berriak argitaratu eta prestakuntza-saioak antolatuko ditu. Egutegia EFSAren webgunean bertan ikus daiteke.