Elikagaien Segurtasuneko Europako sei agentziatako zuzendariek lan-taldea (HoA) sortu dute, EBn Elikagaien Segurtasunari buruzko erabakiak hartu behar direnean Arriskuen Ebaluazioak modu kontziente eta gardenean egiten direla aztertu eta bermatzeko. Lan-talde horretan parte hartzen duten agentziak Belgikakoa (FAVV), Alemaniakoa (BfR), Holandakoa (VWA), Norvegiakoa, Suediakoa eta Britainia Handikoa (FSA) dira.

Lan-taldeak lortu duen emaitza gakoa honako hau da: beharrezkoa da Arriskuak kudeatzeko erabakietan Arriskuen Ebaluazioan erabiltzen den gardentasun- eta zorroztasun-maila berari eustea, erabakiak hartzeko oinarria argia, arrazionala eta justifikagarria izan dadin.

Proposatutako helburua erdiesteko, Lan-taldeak gauzatu beharreko funtsezko bi aholku ezarri ditu:

  1. Arriskuak Kudeatzeko Europako esparrua garatzean eta erabiltzean pilatutako esperientziak partekatzea.
  2. Europako Batzordearekin batera lan egitea, Arriskuak Kudeatzeko esparru hori sortzeko.

Lan-taldea Ekintza Plan bat egiten ari da orain, aholku horiek ezartzeko.

Txostena: Arriskuen Ebaluazioen erabilera gardena