Gazten artisau-ekoizpena: Higiene Jardunbide Egokien Europako Gidaren aplikazioa
Uztailaren 18an, AESANek jardunaldi bat egin zuen, Higiene Jardunbide Egokien Europako Gida gazten eta esnekien artisau-ekoizpenean aplikatzeari buruzkoa. Bertan, gida hori aurkeztu zieten bertaratu zirenei, eta hori aplikatzeko zenbait adibide eman zituzten. Horrez gain, kasu batzuetan gida ezartzeko eta/edo interpretatzeko egon daitezkeen zailtasunak aipatu zituzten.
Kontrol ofizialean esku hartzen duten Extremadurako eta Asturiasko autonomia-erkidegoetako ordezkariek balorazio bat egin zuten gidaren ezarpen-mailari buruz.
Europako gida hori EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordeak onetsi zuen 2017ko urtarrilean, eta nork bere borondatez erabiltzeko tresna bat da. Gidaren helburua da landako eta artisau erako gaztak eta esnekiak egiteko jardunbide espezifikoak zehaztea.
Barnean hartzen ditu higiene-jardunbide egokiei buruzko zenbait xehetasun, baita prebentziorako gomendioak ere, ekoizleek ziur jakin dezaten beren produktuak ez direla kaltegarriak.
Jardunaldiaren barruan aurkezpen hauek egin ziren:
- Higiene Jardunbide Egokien Europako Gida gazten eta esnekien artisau-ekoizpenean. (Erdaraz) QueRed. Remedios Carrasco Sánchez. Gidaren egileetako bat eta QueRed-eko koordinatzailea.
- Landako eta artisau erako gaztandegietan Higiene Paketea hobeto aplikatzeko dokumentua. (Erdaraz) Beatriz Martínez Zamorano. Elikagaien Segurtasuna Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia. AESAN.
- Europako Gida aplikatzeko adibide praktikoen aurkezpena. (Erdaraz) QueRed-en ikuspegia. María Jesús Jiménez Horwitz, gidaren gainbegiralea. QueRed-eko presidentea.
- Europako Gida aplikatzeko adibide praktikoen aurkezpena. Kontrol ofizialaren ikuspegia. (Erdaraz) Juan Carlos Domínguez Vellarino. Elikagaien Segurtasuneko arduraduna. Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Extremadurako Osasun Zerbitzua.
- Europako Gida aplikatzeko adibide praktikoen aurkezpena. Kontrol ofizialaren ikuspegia. (Erdaraz) José Ignacio Altolaguirre Bernácer. Ingurumen eta Elikadura Arriskuen Zerbitzuko burua. Ingurumen Osasuneko eta Kontsumoko Agentzia. Asturiasko Osasun Saila.