Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) metodologia bat garatu du infekzio-gaixotasunen arriskua “premiaz” balioesteko. Ebaluazio horiek osasun publikorako kezkagarria izan daitekeen gertakari baten hasierako aldietan egiten dira. Ebaluazio horiek oso konplexuak izan daitezke; izan ere, epe laburrean egin behar dira, hau da, eskura dagoen informazioa oso mugatua denean eta egoeraren bilakaera oso bizia denean.

ECDCk garatutako metodologiak ahalbidetu egiten du unean bertan identifikatzea, batetik, zientzia-ebidentzia onena eta, bestetik, lan egiteko moduan dauden adituen ezagutza berezia, osasunerako arriskuaren eskalan zenbatespen argia egite aldera. Horretarako zenbait lanabes ematen dira prozesuaren aldi bakoitzerako.

Lehenengo faseak, informazioa biltzeari dagokionak, oso egituratua eta sistematikoa izan behar du. Bertan, bilatu beharreko informazio-mota zehazten da. Eranskinetan informazio hori eskaintzen duten datu-baseen zerrendak sartzen dira. Ondoren, informazio hori sailkatu egin behar da, informazio garrantzitsua ateratzeko. Gidan adituen eginbeharra ere aztertzen da.

Arriskua zenbatesteko, bildutako informazio guztiari buruz egindako balioespena aintzat hartu behar da. Gidan zenbait matrize eta algoritmo aurkezten dira, arriskua gaixotasuna gertatzeko aukeren eta ondorioen arabera zenbatesteko. Azkenik, metodologia nola ezarri azaltzen duten zenbait adibide praktiko gehitu dira.

Gida osoa