Balioztatze Prozesuen Metodologia aztertzeko Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Unitateak gidaliburu bat osatu du. Bertan, elikagaien eta pentsuen Arriskuak Balioztatzeko erabiltzen den “berraztertze sistematikoa” izeneko metodologia deskribatu eta sistema horrek erabakiak hartzean duen eragina aztertzen da. “Berraztertze sistemakoa” prozesuak 8 urrats ditu, eta gidaliburu horretan iradokizunak eta adibideak ematen dituzte, batetik, arriskuen kudeatzaileek urrats horiek guztiak gauzatu ahal izateko, eta, bestetik, kudeatzaileei laguntzeko Arriskuak Balioztatzeko prozesuan sortzen zaizkien zalantzei edo Elikagaien Segurtasunari buruzko politika arloko arazoei erantzuten.

Balioztatze Prozesuen Metodologia erabakiak hartzeko