Giza kontsumora bideratutako animalietan mikrobioen aurkako produktu gehiegi erabiltzeak bakterio erresistenteak sortzea eragin dezake.

Oso garrantzitsua da antibiotikoak, bereziki gure osasunerako garrantzitsuak direnak, zentzuz erabiltzea, medikamentu horien eraginkortasunari eusteko.

OMEk, osasun- eta albaitaritza-irizpideak erabiliz, osasunean duten garrantziaren arabera lehenetsi ditu antibiotikoak.

Medikuek/albaitariek, agentzia arautzaileek, arrisku-kudeatzaileek eta interesa duten guztiek sailkapen hau erabili dezakete mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa murrizteko estrategiak garatzeko.