Gizakiek alkaloide tropanikoekiko duten esposizioaren ebaluazioa
2013an, EFSA CONTAM panelak hiosziaminaren eta eskopolaminaren esposizioa ebaluatu zuen (gorputz-pisuko kiloko 16 nanogramotan ezarri zuen erreferentziazko dosi konbinatu akutua), eta urtebete eta 3 urte bitarteko haurrak izan lezaketen esposizioaz ohartarazi.
Berriki argitaraturiko txosten zientifiko honetan, ebaluazio sakonagoa egin dute: zehazki, Europako 13 herrialdetan 2009tik 2016ra lagindutako 31 alkaloide tropanikoren 39.725 emaitza analitiko aztertu dituzte.
Emaitza analitiko gehienek (% 95) detekzio- edo kuantifikazio-mugaren azpitik eman zituzten datuak.
Hala ere, atropinaren eta eskopolaminaren kontzentrazio handiak aurkitu ziren tean eta belar-infusioetan, zereal-barretan eta espezietan.
Eguneroko batez besteko esposizio akutua handiagoa izan zen 0 eta 10 urte bitarteko adin-taldeetan (hiosziamina eta eskopolaminaren arteko batura).
Oro har, elikagai prozesatuen artean, ogiz eta zerealez egindako jakiak eta te- eta belar-infusioak izan ziren adin-talde guztietan esposizioa (atropina+escopolamina) eragin zuten elikagai nagusiak.
De Fuse809 de Wikipedia en inglés, CC BY-SA 3.0, Enlace